HIZKUNTZAREN GARAPENA.
Hizkuntza gizakiok gai garen gauza
garrantzitsuenetariko bat da. Izan daiteke, gizakiok, hizkuntza garatzeko gai
garen izaki bakarrak izatea planeta osoan. Izurdeak, hitzkuntzari buruzko
aztarnak adierazten dituzte, baina oraindik, haiei ulertzeko ezgaiak gara. Aipatu
dudan moduan, gizakiok hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko ekintzak ditugu.
Hizkuntza, umeak garen bitartean garatu egiten da, eta bi aldi nagusitan bereizten da, alde batetik hizkuntzaren aurrekoa, eta bestetik, hizkuntza-fasea.
Hizkuntzaren aurreko garapena fasea haurraren bizitzako lehenengo urtean
gertatzen den aldia da. Fase honek bost urratez osatuta dago: Berezitu gabeko
negarra, negar berezitua, zezelkatzea, lalazioa eta ekolalia. Orain urrats
bakoitza gainetik azalduko dut:
·
Berezitu gabeko negarra: jaiotzaren uneko negarretik lehenengo hilabetea
igaro arte haurtxoak egiten dituen negarrak berezitu gabekoak dira.
·
Negar berezitua: Lehenengo hilabetearen amaieran, jaioberriaren negarra
bereizten hasten da eta ondo desberdintzen dira oinarrizko negarrak eta
haserre-negarrak.
·
Zezelkatzea: Bigarren hilabetean hasten da eta benetako garapen
fonemikoaren hasiera da: laburdura fonemikoak eta hedadura fonemikoak.
·
Lalazioa: Seigarren hilabetean hasten da eta bederatzigarrenera arte
irauten du. Aldi honetan kontsonanteak eta bokalak elkartzen ditu.
·
Ekolalia: zortzi eta bederatzi hilabeteen bitartean gertatzen da. Bertan,
haurtxoak helduen hizketaren soinuak imitatzen ditu, oihartzuna deritzona.
Hizkuntzaren garapena fasean haurraren bizitzako bigarren urtean gertatzen
da. Fase honek lau urrats ditu: Hizkera holofrastikoa, hizkera telegrafikoa,
hizkera aniztuna eta beste aurrerapauso batzuk (sintaxia, fonologia,
kontakizunak).
Lehenengo urte inguruan, umeak zentzua duen lehenengo hitza esaten du.
Oinez hasten dagoen umearen esaldiak hitz bakarrekoak izaten dira eta umeak
esaten duen hitz horrek duen baino askoz informazio gehiago komunikatu egiten
dute.
Hitz bakarreko baina zentzu zabaleko
esaldi horiei holofrastiko deritze. Bi hitz erabiltzerakoan, hizkera telegrafikoa
deitzen zaio. Hauek bi kategoriaz osatuta daude: euskarri-hitzak eta hitz
orokorrak. Bost urtetik zortzi urterarte, fonologiaren, semantikaren eta
sintaxiaren arauak ezagutzen hasten dira.







