martes, 11 de abril de 2017

HIZKUNTZAREN GARAPENA

HIZKUNTZAREN GARAPENA.

Hizkuntza gizakiok gai garen gauza garrantzitsuenetariko bat da. Izan daiteke, gizakiok, hizkuntza garatzeko gai garen izaki bakarrak izatea planeta osoan. Izurdeak, hitzkuntzari buruzko aztarnak adierazten dituzte, baina oraindik, haiei ulertzeko ezgaiak gara. Aipatu dudan moduan, gizakiok hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko ekintzak ditugu.

Hizkuntza, umeak garen bitartean garatu egiten da, eta bi aldi nagusitan bereizten da, alde batetik hizkuntzaren aurrekoa, eta bestetik, hizkuntza-fasea.
Hizkuntzaren aurreko garapena fasea haurraren bizitzako lehenengo urtean gertatzen den aldia da. Fase honek bost urratez osatuta dago: Berezitu gabeko negarra, negar berezitua, zezelkatzea, lalazioa eta ekolalia. Orain urrats bakoitza gainetik azalduko dut:

·       Berezitu gabeko negarra: jaiotzaren uneko negarretik lehenengo hilabetea igaro arte haurtxoak egiten dituen negarrak berezitu gabekoak dira.

·       Negar berezitua: Lehenengo hilabetearen amaieran, jaioberriaren negarra bereizten hasten da eta ondo desberdintzen dira oinarrizko negarrak eta haserre-negarrak.

·       Zezelkatzea: Bigarren hilabetean hasten da eta benetako garapen fonemikoaren hasiera da: laburdura fonemikoak eta hedadura fonemikoak.

·       Lalazioa: Seigarren hilabetean hasten da eta bederatzigarrenera arte irauten du. Aldi honetan kontsonanteak eta bokalak elkartzen ditu.

·       Ekolalia: zortzi eta bederatzi hilabeteen bitartean gertatzen da. Bertan, haurtxoak helduen hizketaren soinuak imitatzen ditu, oihartzuna deritzona.


Hizkuntzaren garapena fasean haurraren bizitzako bigarren urtean gertatzen da. Fase honek lau urrats ditu: Hizkera holofrastikoa, hizkera telegrafikoa, hizkera aniztuna eta beste aurrerapauso batzuk (sintaxia, fonologia, kontakizunak).

Lehenengo urte inguruan, umeak zentzua duen lehenengo hitza esaten du. Oinez hasten dagoen umearen esaldiak hitz bakarrekoak izaten dira eta umeak esaten duen hitz horrek duen baino askoz informazio gehiago komunikatu egiten dute.
 Hitz bakarreko baina zentzu zabaleko esaldi horiei holofrastiko deritze.  Bi hitz erabiltzerakoan, hizkera telegrafikoa deitzen zaio. Hauek bi kategoriaz osatuta daude: euskarri-hitzak eta hitz orokorrak. Bost urtetik zortzi urterarte, fonologiaren, semantikaren eta sintaxiaren arauak ezagutzen hasten dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario