martes, 11 de abril de 2017

JOLASA

JOLASA

Jolasari buruz hitz egiteko, hurrengo albistean oinarrituko naiz, albiste honek adierazten duen moduan, jolasak garrantzia handia duelako umearen garapenean. Jolasa garrantzi handia du bizitza osoan zehar, baina batez ere, umeak garenean, jolastea ezin bestekoa da, garapen kognitiboaren adierazle eta eragina duen faktore bat baita.

Haurrak ez dute bakarrik jostailuekin jolasten, pertsonekin, objektuekin eta gorputzarekin ere jolastu egiten dute, eta hau, jostailutzat har daiteke.
Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.
Duela ehun urte jolasaren inguruan ez zen teorizatzen, baina haurrek kalean ordu asko pasatzen zuten jolasean. Gaur egun, aldiz, unibertsitatean asko hitz egiten da haurren jolasari buruz, psikologia eta pedagogia arloetan onartua baitago jolasaren garrantzia, baina kalean gutxiago ikusten dira haurrak jolasten” Azpimarratu beharra dago jolasen garrantzia eta honek dira jolasaren aldi nagusiak:
  • JOLAS MOTORRA: Haurrak bakarrik jolasten du, nahiz eta aldi honetan arauak jarraitzeko gai ez izan, bere gorputzarekin jolastu egiten du. Horretaz gain, beste gorputz batzuk ezagutzen doaz . Aldi honetan, ekintzak errepikatu egiten dira, umeak hauek finkatuz doaz eta funtzionaltasunagatik beragatik egiten dira.
  •    JOLAS SINBOLIKOA: Jolas mota hau, jolas egozentrikoa bezala ere ezagutu egiten da. Nagusiagoak diren pertsonak imitatu egiten dituzte. Hasiera batean, haiek bakarrik jolastu egiten dute, gainerako jokalariek ez dute garrantzirik, baina bost urteak aldera,  beste pertsonak imitatzean, haiekin harremanetan ikusten dira (Deszentrazioa).
  •       NOLABAITEKO LANKIDETZAKO JOLASA: Jokalari bakoitzak irabazten saiatuko da eta lehia agertzekotan, umeak haien artean arauak adostuko dituzte (negoziatzeko gai). Egozentrismoa presente edukiko dute oraindik, izan ere, jokalari bakoitzak euren arauei eusten saiatuko da.
  •       ARAUAK KODETZEKO JOLASA: Nerabeek elkar batzen dira arauak batzeko edo adosteko, egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen ondo pasatzen dute.






No hay comentarios:

Publicar un comentario