martes, 11 de abril de 2017

UMEAREN GRAFISMOA

UMEAREN GRAFISMOA.
Grafismoa adierazpen grafiko bat da, umeek txikitatik irudikatzeko eta komunikatzeko erabiltzen dutena, honetan baliatuz, idazkera baino lehenago agertzen delako.

Umea 18 hilabete dituenean, arkatza, papera eta margoekiko interesa aldarrikatzen du, orduan, hauekin esperimentatu egiten du. Grafismoaren bidez, umeak, bere burua, besteak eta inguruko objektuak ezagutu egiten dituzte, gainera, besteekin komunikatzeko gaitasuna ematen dio. Honetaz gain, grafismoari esker, mundua ezagutu egiten dute, inguruarekin harremanak izanez.

Guzti honen ondorioz, oso garrantzitsua da grafismoa haurtzaroa eta nerabezaroan zehar garatzea, etapa desberdinak sailkatuz:

1.ZIRIBORROEN ALDIA.

18 hilabeterekin, umearen interesa piztu egiten denean, zirriborroen aldia egiten da. Marrazki hauek ez dira garrantzi handikoak, umeak margotzen dutena ez dakitelako, eta askotan, beste leku batzuetara begiratzen zirriborroak egiten dituzte. Aldi honetan, mugimenduaren plazerra da helburua.

  •         ZIRRIBORRO DESORDENATUAK: Ez dute esanahirik eta marra desordenatuak dira.


  •         ZIRRIBORRO ORDENATUAK EDO KONTROLATUAK: Etapa honetan, umeak bere besoaren mugimendua eta marrazkien arteko erlazioaz konturatu egiten da. Zirriborroak desberdinduak izan daitezke.


  •         ZIRRIBORRO IZENDATUAK: Etapa honetan, egiten dituen mugimenduak munduarekin erlazionatzen ditu, zirriborroak esanahiarekin eginez, eta gainera, bere izenak jarriz.




2.- ESKEMA AURREKO ALDIA.

Aldi honetan, umeak bere inguruko gauzak margotu egiten ditu, batez ere, bere burua margotu egiten du. Bere marrazki hauen bidez, umeak bere erlazioak eta emozio primarioak adierazi egiten ditu.
Etapa honetan, gizakiak margoztea oso ohikoa da, eta hauek, borobil baten bidez egiten dute. Borobila enborra eta burua adierazi egiten du, eta bertatik, marrak egiten dituzte, besoak eta hankak balira bezala.


3.- ESKEMEN ALDIA.

Etapa honetan, umeak bere marrazkiak zehaztasun guztiekin margotu egiten ditu, giza irudi osoa egiten du, eta bere irudiak ez dira errepikatzen, hau da, ez du estereotipiarik.


4.-ERREALISMOAREN ALDIA.

Umeak errealitatea zehaztasunez irudikatzen du eta kontu handiz erreparatzen die ziurtasunei.




No hay comentarios:

Publicar un comentario