jueves, 18 de mayo de 2017

AISIALDI DENBORA JUBILATUETAN.

JUBILAZIOA ETA AISIALDI DENBORA.
Erretiroa pertsona batek adin-arrazoiak direla eta, behin betiko ordaindutako lan egiteari utzi egiten deneko egoerari deritzo. Erretiroa hartu duen pertsonari jubilatuta dagoela esaten da. Salbuespenak salbuespen, jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan.

Pertsona batzuentzako, erretiroa denbora librea, atsedenaldia, bere burua auto-errealizatzeko ekintza berriak egiteko denbora moduan ikusi egiten dute. Berriz, badaude beste pertsona batzuk, aldi hau bere bizitzen amaieraren moduan hautematen dutenak, ondorioz, aldi triste modu batean.
Egia esanda, adin honetara heltzean eta erretiratzean bizitzako aldaketa handi batekin topatu egiten gara, eta lehen lanean geunden denbora modu on batean erabiltzen ez badugu arazo batean bihur daiteke, denbora hau betetzeko ekintza gehiegi ez dituztelako. Ondorioz, beharrezkoa da aisialdi denbora ekintzaz betetzea, bizitzako aldi hau modu alai batean ikusi ahal izateko, bizi kalitate maila bat lortuz.
Bizitzako denbora libre hau betetzeko, aisialdi ariketa asko daude, jubilatuarentzako asetasun bat suposatu dezakeena, eta aldi berean, ikaskuntza bat erretiratuarentzako, baita bere inguruko jendearentzako.  

Honen ondorioz, oso garrantzitsua da, pertsonak behin jubilatuta, denbora aprobetxatzen jakitea, askotan, depresioak, estresa, antsietatea, intseguritateak, autoestimanren jaitsiera, norberaren buruaren balioa gutxiagotu, etab. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario