jueves, 18 de mayo de 2017

HABIA HUTSAREN SINDROMEA

HABIA HUTSAREN SINDROMEA.

Aldi ebolutibo bat da, seme-alabak etxetik joaten direnean jasatzen diren síntoma fisiko eta emozionalez osatuta dagoena.
Seme-alabak nahiko heldurak diren arte bizi dira gurasoen etxean, baina bizitzaren uneren batean hartzen dute etxetik joateko bidea. Seme-alabak joatean gurasoak etxean bakarrik sentitzen dira, eta hemen habi hutsaren sindromea hasi egiten da, baina esan beharra dago, habi hutsaren sindromea ez dela beti ematen, pertsonaren araberakoa baitda. Hau da, persona guztiak ez dituzte sentimendu berdinak eta ondorioz, egoerari erantzun desberdinak ematen dizkiote.
Hala ere, guraso askok, bere seme-alabak etxetik joaten direnean trsite, bakarrik,eta bere alaben faltarekin sentitu egiten dira, bere bizitzako etaparik garrantzitsuena bukatu egin dela sentitu egiten dutelako. Gainera, bizitza osoan zehar bere seme-alabez zaindu egin dutenez, hauek joatean, denbora soberan dute, eta honek, bakarrago sentitzea eragiten du.  


Guzti hau, gurasoak (gehienetan ama) energia gutxiagorekin egotea egiten du, eta síntoma guzti hauek daudenean, había hutsaren sindromea jasatzen ari dela esan nahi du.
Sindrome honi aurre egiteo, gomendagarria da aisialdi denboran ekintza desberdinak egitea, burua beste gauzetan egoteko, eta gurasoak beteago sentitzeko, adibidez, tailer desberdinak egitea, kirola egitea, lagunekin ateratzea, bikoteak planak egitea, etab.
Beste alde batetik, badaude gurasoak, guztiz kontrako erantzuna dutela egoera honen aurrean, bere seme-alabek etxetik joatean askatasuna berreskuratu dutela sentitu egiten dutelako, bikotearekin gehiago elkartuz, eta aldi hau, bere buruak hobeto ezagutzeko eta bizitzaz gozatzeko aldi bat moduan hartu egiten dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario