jueves, 18 de mayo de 2017

DIBORTZIOA ETA SEME-ALABAK.

DIBORTZIOA.

Ezkonduta egon diren pertsonak banantzeko ekintza da dibortzioa. Banantze hori modu legal batean izango balitz, epaileen, abokatuen eta abarren presentziaz egin behar da, dokumentu batzuei esker.

Dibortzioak, bikotea osatzen duten pertsonetan ondorio txarrak ditu, eta gehienetan, sufrimendu handia dakar, baina honek, seme-alabetan ere ondorio negatiboak ditu.

Haien artean, hurrengoak desberdindu ahal ditugu:
  •         Erosteko ahalmenaren gutxipena.
  •         Eskola, lagun eta bizi lekuaren aldaketa.
  •         Guraso baterekin behartuta bizi.
  •         Bizi ez den gurasoaren eragin txikiagotzea.
  •         Seme-alabenganako presioa, norekin bizi nahi duten erabakitzeko.
  •        Gurasoen erlazio berriak.

Askotan, umeak, zergati guzti hauen ondorioz, bakarrik, triste, agresiboak, etab., sentitu daitezke. Gainera, gurasoek dibortzio negatibo bat eduki dutenean, umeetan gurasoen besterentze sindromea eman daiteke.


ZERTAN DATZA SINDROME HAU?

Sindrome hau, “Alienacion parental” (SAP) izena du eta umeak gurasoren bat (aita zein ama) iraindu, ezeztu eta laidotu egiten duenean da, beste gurasoaren manipulazioaren ondorioz. Adibidez, amak, aita txarra dela esaten dio, egunero, gauza desberdinak esaten, ondorioz, umeak aitaren kontran jarriko da.

Umeak gurasoen dibortzioari aurre egin ahal izateko, dibortziatutako gurasoen arteko euskarria gomendatzen da, elkarlanean ari izaten, umearen hezkuntza hobetzeko. Hau da, gomendagarria da, umearen aurrean erlazio on bat izatea, modu honetan, gurasoen arteko gatazkak umearengan ez dituelako ondorio hain handiak izango, eta umeak, bere gurasoaren dibortzioa hobeto erman ahal izango duelako.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

No hay comentarios:

Publicar un comentario