PIAGETEN KONTSERBAZIOA.
Hurrengo bideo honetan ume
bati egin zaion esperimentu bat ikus dezakegu, Piageten kontserbazio etaparekin
erlazionatuta dagoena. Bideo honetan, umea esperimentatua da, eta agertzen den
emakumea esperimentuaren jarduerak bideratuko ditu. Bideo osoan zehar, froga
desberdinak egiten ditu, luzeera, kopurua, likido kopurua eta masaren
kontserbazioarekin erlazionatut daudenak.
Bideoa ikusi ostean, ikus
dezakegu esperimentua bi saiotan banatuta dagoela; lehenengo saioan, aldagai
biak berdinduta daude, berriz, bigarren saioan aldagaietako batek aldaketak
jasaten ditu. Kontsrbazioari dagokionez, umea gai da lehengo saioan aldagaien
berdintasunaz ohartzeko, berriz, bigarren saioan, aldaketa jasan ostean, ez da
aldagaien berdintasunez ohartzen.
Hau gertatzen denean, esan
daiteke umeak ez duela kontserbazioa bere osotasunean garatu, hortaz, lehenengo
etapan kokatu daiteke. Badakigun moduan, kontserbazioa umea 2 urte dituenetik
12 urte garatzen den prozesua da. Aldagai baten itxura kualitatiboa aldatu
arren, gauza horren kantitatea eta gerokoa berdina dela ohartzean datza prozesu
hau.
Kontserbazioa hiru mailatan
banatuta dago: berdintasunezko erantzuna (aldagai kopuru berdina dagoela esaten
du haurra) , konpentsaziozko erantzuna ( Aldagai bat beste batekin
konpentsatzen dela esaten du) eta azkenik itzulgarritasuneko erantzuna, umea
esaten duenean aldaketa atzera egin daitekeela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario