jueves, 18 de mayo de 2017

AISIALDI DENBORA JUBILATUETAN.

JUBILAZIOA ETA AISIALDI DENBORA.
Erretiroa pertsona batek adin-arrazoiak direla eta, behin betiko ordaindutako lan egiteari utzi egiten deneko egoerari deritzo. Erretiroa hartu duen pertsonari jubilatuta dagoela esaten da. Salbuespenak salbuespen, jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan.

Pertsona batzuentzako, erretiroa denbora librea, atsedenaldia, bere burua auto-errealizatzeko ekintza berriak egiteko denbora moduan ikusi egiten dute. Berriz, badaude beste pertsona batzuk, aldi hau bere bizitzen amaieraren moduan hautematen dutenak, ondorioz, aldi triste modu batean.
Egia esanda, adin honetara heltzean eta erretiratzean bizitzako aldaketa handi batekin topatu egiten gara, eta lehen lanean geunden denbora modu on batean erabiltzen ez badugu arazo batean bihur daiteke, denbora hau betetzeko ekintza gehiegi ez dituztelako. Ondorioz, beharrezkoa da aisialdi denbora ekintzaz betetzea, bizitzako aldi hau modu alai batean ikusi ahal izateko, bizi kalitate maila bat lortuz.
Bizitzako denbora libre hau betetzeko, aisialdi ariketa asko daude, jubilatuarentzako asetasun bat suposatu dezakeena, eta aldi berean, ikaskuntza bat erretiratuarentzako, baita bere inguruko jendearentzako.  

Honen ondorioz, oso garrantzitsua da, pertsonak behin jubilatuta, denbora aprobetxatzen jakitea, askotan, depresioak, estresa, antsietatea, intseguritateak, autoestimanren jaitsiera, norberaren buruaren balioa gutxiagotu, etab. 

HABIA HUTSAREN SINDROMEA

HABIA HUTSAREN SINDROMEA.

Aldi ebolutibo bat da, seme-alabak etxetik joaten direnean jasatzen diren síntoma fisiko eta emozionalez osatuta dagoena.
Seme-alabak nahiko heldurak diren arte bizi dira gurasoen etxean, baina bizitzaren uneren batean hartzen dute etxetik joateko bidea. Seme-alabak joatean gurasoak etxean bakarrik sentitzen dira, eta hemen habi hutsaren sindromea hasi egiten da, baina esan beharra dago, habi hutsaren sindromea ez dela beti ematen, pertsonaren araberakoa baitda. Hau da, persona guztiak ez dituzte sentimendu berdinak eta ondorioz, egoerari erantzun desberdinak ematen dizkiote.
Hala ere, guraso askok, bere seme-alabak etxetik joaten direnean trsite, bakarrik,eta bere alaben faltarekin sentitu egiten dira, bere bizitzako etaparik garrantzitsuena bukatu egin dela sentitu egiten dutelako. Gainera, bizitza osoan zehar bere seme-alabez zaindu egin dutenez, hauek joatean, denbora soberan dute, eta honek, bakarrago sentitzea eragiten du.  


Guzti hau, gurasoak (gehienetan ama) energia gutxiagorekin egotea egiten du, eta síntoma guzti hauek daudenean, había hutsaren sindromea jasatzen ari dela esan nahi du.
Sindrome honi aurre egiteo, gomendagarria da aisialdi denboran ekintza desberdinak egitea, burua beste gauzetan egoteko, eta gurasoak beteago sentitzeko, adibidez, tailer desberdinak egitea, kirola egitea, lagunekin ateratzea, bikoteak planak egitea, etab.
Beste alde batetik, badaude gurasoak, guztiz kontrako erantzuna dutela egoera honen aurrean, bere seme-alabek etxetik joatean askatasuna berreskuratu dutela sentitu egiten dutelako, bikotearekin gehiago elkartuz, eta aldi hau, bere buruak hobeto ezagutzeko eta bizitzaz gozatzeko aldi bat moduan hartu egiten dute.


DIBORTZIOA ETA SEME-ALABAK.

DIBORTZIOA.

Ezkonduta egon diren pertsonak banantzeko ekintza da dibortzioa. Banantze hori modu legal batean izango balitz, epaileen, abokatuen eta abarren presentziaz egin behar da, dokumentu batzuei esker.

Dibortzioak, bikotea osatzen duten pertsonetan ondorio txarrak ditu, eta gehienetan, sufrimendu handia dakar, baina honek, seme-alabetan ere ondorio negatiboak ditu.

Haien artean, hurrengoak desberdindu ahal ditugu:
  •         Erosteko ahalmenaren gutxipena.
  •         Eskola, lagun eta bizi lekuaren aldaketa.
  •         Guraso baterekin behartuta bizi.
  •         Bizi ez den gurasoaren eragin txikiagotzea.
  •         Seme-alabenganako presioa, norekin bizi nahi duten erabakitzeko.
  •        Gurasoen erlazio berriak.

Askotan, umeak, zergati guzti hauen ondorioz, bakarrik, triste, agresiboak, etab., sentitu daitezke. Gainera, gurasoek dibortzio negatibo bat eduki dutenean, umeetan gurasoen besterentze sindromea eman daiteke.


ZERTAN DATZA SINDROME HAU?

Sindrome hau, “Alienacion parental” (SAP) izena du eta umeak gurasoren bat (aita zein ama) iraindu, ezeztu eta laidotu egiten duenean da, beste gurasoaren manipulazioaren ondorioz. Adibidez, amak, aita txarra dela esaten dio, egunero, gauza desberdinak esaten, ondorioz, umeak aitaren kontran jarriko da.

Umeak gurasoen dibortzioari aurre egin ahal izateko, dibortziatutako gurasoen arteko euskarria gomendatzen da, elkarlanean ari izaten, umearen hezkuntza hobetzeko. Hau da, gomendagarria da, umearen aurrean erlazio on bat izatea, modu honetan, gurasoen arteko gatazkak umearengan ez dituelako ondorio hain handiak izango, eta umeak, bere gurasoaren dibortzioa hobeto erman ahal izango duelako.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIKOTEARI EUSTEN DIZKIOTEN EZAUGARRIAK.




Bikotearen ezaugarriak zeintzuk diren ezagutzeko Robert J.Stenberg psikologoak triangeluaren teoria asmatu zuen. Teoria honen arabera, bikoteak intimitatea, konpromisoak eta pasioa osatzen dute.



INTIMITATEA: Hurbilketaren sentimendua, bi pertsonen arteko elkartasuna eta estimu sentimendua da. Bikotearen arteko konfiantza, ezinbestekoa da, bikotea aurrera eraman ahal izateko.

KONPROMISUA: Leialtasuna, fideltasuna eta erantzukizunaz osatuta dago. Honek, bikoteak dakartzan gutxipenez gain, erlazioarekin jarraitzeko gai izateari erreferentzia egiten dio.

PASIOA: Bikotarekin bat egiteko goga da. Honek, beste pertsonarenganako erakarpen fisikoari buruz hitz egiten du, hau da, beste pertsonarekin erlazio sexualak izateko nahia.


Stenbergen arabera, ezaugarri hauek mota desberdinetan elkartu daitezke, erlazio mota desberdinak sortuz. Hauek, piramidearen inguruan agertzen direnak dira: maitasuna (intimitatea), nahiera (pasioa), hutsik dagoen amodioa (konpromisua), amodio erromantikoa (pasioa+intimitatea),amodio lagunkoia (intimitatea+konpromisua) eta amodio bikaina (intimitatea+konpromisoa+pasioa.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

martes, 11 de abril de 2017

HIZKUNTZAREN GARAPENA

HIZKUNTZAREN GARAPENA.

Hizkuntza gizakiok gai garen gauza garrantzitsuenetariko bat da. Izan daiteke, gizakiok, hizkuntza garatzeko gai garen izaki bakarrak izatea planeta osoan. Izurdeak, hitzkuntzari buruzko aztarnak adierazten dituzte, baina oraindik, haiei ulertzeko ezgaiak gara. Aipatu dudan moduan, gizakiok hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko ekintzak ditugu.

Hizkuntza, umeak garen bitartean garatu egiten da, eta bi aldi nagusitan bereizten da, alde batetik hizkuntzaren aurrekoa, eta bestetik, hizkuntza-fasea.
Hizkuntzaren aurreko garapena fasea haurraren bizitzako lehenengo urtean gertatzen den aldia da. Fase honek bost urratez osatuta dago: Berezitu gabeko negarra, negar berezitua, zezelkatzea, lalazioa eta ekolalia. Orain urrats bakoitza gainetik azalduko dut:

·       Berezitu gabeko negarra: jaiotzaren uneko negarretik lehenengo hilabetea igaro arte haurtxoak egiten dituen negarrak berezitu gabekoak dira.

·       Negar berezitua: Lehenengo hilabetearen amaieran, jaioberriaren negarra bereizten hasten da eta ondo desberdintzen dira oinarrizko negarrak eta haserre-negarrak.

·       Zezelkatzea: Bigarren hilabetean hasten da eta benetako garapen fonemikoaren hasiera da: laburdura fonemikoak eta hedadura fonemikoak.

·       Lalazioa: Seigarren hilabetean hasten da eta bederatzigarrenera arte irauten du. Aldi honetan kontsonanteak eta bokalak elkartzen ditu.

·       Ekolalia: zortzi eta bederatzi hilabeteen bitartean gertatzen da. Bertan, haurtxoak helduen hizketaren soinuak imitatzen ditu, oihartzuna deritzona.


Hizkuntzaren garapena fasean haurraren bizitzako bigarren urtean gertatzen da. Fase honek lau urrats ditu: Hizkera holofrastikoa, hizkera telegrafikoa, hizkera aniztuna eta beste aurrerapauso batzuk (sintaxia, fonologia, kontakizunak).

Lehenengo urte inguruan, umeak zentzua duen lehenengo hitza esaten du. Oinez hasten dagoen umearen esaldiak hitz bakarrekoak izaten dira eta umeak esaten duen hitz horrek duen baino askoz informazio gehiago komunikatu egiten dute.
 Hitz bakarreko baina zentzu zabaleko esaldi horiei holofrastiko deritze.  Bi hitz erabiltzerakoan, hizkera telegrafikoa deitzen zaio. Hauek bi kategoriaz osatuta daude: euskarri-hitzak eta hitz orokorrak. Bost urtetik zortzi urterarte, fonologiaren, semantikaren eta sintaxiaren arauak ezagutzen hasten dira.


UMEAREN GRAFISMOA

UMEAREN GRAFISMOA.
Grafismoa adierazpen grafiko bat da, umeek txikitatik irudikatzeko eta komunikatzeko erabiltzen dutena, honetan baliatuz, idazkera baino lehenago agertzen delako.

Umea 18 hilabete dituenean, arkatza, papera eta margoekiko interesa aldarrikatzen du, orduan, hauekin esperimentatu egiten du. Grafismoaren bidez, umeak, bere burua, besteak eta inguruko objektuak ezagutu egiten dituzte, gainera, besteekin komunikatzeko gaitasuna ematen dio. Honetaz gain, grafismoari esker, mundua ezagutu egiten dute, inguruarekin harremanak izanez.

Guzti honen ondorioz, oso garrantzitsua da grafismoa haurtzaroa eta nerabezaroan zehar garatzea, etapa desberdinak sailkatuz:

1.ZIRIBORROEN ALDIA.

18 hilabeterekin, umearen interesa piztu egiten denean, zirriborroen aldia egiten da. Marrazki hauek ez dira garrantzi handikoak, umeak margotzen dutena ez dakitelako, eta askotan, beste leku batzuetara begiratzen zirriborroak egiten dituzte. Aldi honetan, mugimenduaren plazerra da helburua.

  •         ZIRRIBORRO DESORDENATUAK: Ez dute esanahirik eta marra desordenatuak dira.


  •         ZIRRIBORRO ORDENATUAK EDO KONTROLATUAK: Etapa honetan, umeak bere besoaren mugimendua eta marrazkien arteko erlazioaz konturatu egiten da. Zirriborroak desberdinduak izan daitezke.


  •         ZIRRIBORRO IZENDATUAK: Etapa honetan, egiten dituen mugimenduak munduarekin erlazionatzen ditu, zirriborroak esanahiarekin eginez, eta gainera, bere izenak jarriz.




2.- ESKEMA AURREKO ALDIA.

Aldi honetan, umeak bere inguruko gauzak margotu egiten ditu, batez ere, bere burua margotu egiten du. Bere marrazki hauen bidez, umeak bere erlazioak eta emozio primarioak adierazi egiten ditu.
Etapa honetan, gizakiak margoztea oso ohikoa da, eta hauek, borobil baten bidez egiten dute. Borobila enborra eta burua adierazi egiten du, eta bertatik, marrak egiten dituzte, besoak eta hankak balira bezala.


3.- ESKEMEN ALDIA.

Etapa honetan, umeak bere marrazkiak zehaztasun guztiekin margotu egiten ditu, giza irudi osoa egiten du, eta bere irudiak ez dira errepikatzen, hau da, ez du estereotipiarik.


4.-ERREALISMOAREN ALDIA.

Umeak errealitatea zehaztasunez irudikatzen du eta kontu handiz erreparatzen die ziurtasunei.




NERABEZAROAREN EGOZENTRISMOA

NERABEZAROAREN EGOZENTRISMOA.

Klasean ikusi dugun moduan, egozentrismoa norberaren pertsonalitatearen gehiegizko gorespena da, baita gauzak besteen ikuspuntutik ulertzeko gai ez izatea ere.

Nerabeek gehienetan egitura kognitiboa egozentrikoa dute, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako eta faktore afektibo-sozial batzuk albo batera utzi gabe. Nerabezaroen egozentrismoa hainbat ezaugarri ditu:
·       Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideala irudikatzeko gaitasun berria dute, beraien gurasoenganako edo miresten zuten norbaitenganako mirespena galtzea.

·       Eztabaidatzeko joera: Nerabeek gauzarik txikienari buruz ere eztabaidatzeko gogoa edukiko dute. Normalean gurasoekin edo nerabearen tutela daukan pertsonarekin eztabaidatzen dute edozein gauzagatik.

·       Autokontzientzia: Nerabeen irudizko ikus-entzuleak, beraien buruan baino ez dira existitzen eta kezkatuta daude haien jokaeraz eta pentsamenduaz.
·       Norbere burua azpimarratzea: Nerabeek  ezaugarri honetan uste dute bereziak direla, eta beraien esperientzia bakarra dela.
·       Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek  erabakiak hartzeko orduan duda asko izaten dituzte.
·       Itxurazko hipokresia: Zerbait nahi dute baina ez dakite hori lortzeko lan handia egin behar dela.